1 Haur da çuetara ethorten naicén heren aldia Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu içanen da hitz gucia.
2Aitzinetic erran vkan dut, eta berriz aitzinetic diot, present baninz beçala, eta absent naicelaric orain scribatzen drauet lehen bekatu eguin duteney, eta goitico guciey, ecen berriz banathor eztudala nehor guppida vkanen.
3Christ nitan minço denaren experientiaren ondoan çabiltzatenaz gueroz, cein ezpaita infirmo çuetara, baina da botheretsu çuetan.
4Ecen crucificatu içan bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez çuec baithara.