7Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa:
8Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz.
9Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz.
10Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande.
11Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura.
12Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez.
13Ecen ençun duçue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eliçá persecutatzen eta deseguiten nuen:
14Eta nola probetchatzen nincén Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure aitén ordenancetara affectione guehienduna nincelaric.
15Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)
16Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza neçançát Gentilén artean, eznaiz bertan conseillatu içan haraguiarequin eta odolarequin:
17Eta eznaiz Ierusalemera itzuli içan ni baino lehen Apostolu ciradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta harçara itzul nendin Damascera.
18Gueroztic hirur vrtheren buruän itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun.
19Eta berce Apostoluetaric ezneçan ikus Iacques Iaunaren anayea baicen.