6Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic.
7Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac:
8Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.
9Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan.
10Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.
11Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.
12Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.
13Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.
14Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:
21Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue:
22Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac.
23Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.
24Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.