8Harc bada aitzinetic amáz instruitu içanic, Indac (dio) hemen platean Ioannes Baptistaren buruä.
9Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión.
10Eta igor ceçan Ioannesi presoindeguian buruären edequi eracitera.
11Eta ekarri içan da haren buruä platean, eta eman cequión nescatchari, eta harc presenta cieçón bere amari.
12Guero ethor citecen haren discipuluac, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta ohortz ceçaten: eta ioanic conta cieçoten Iesusi.
13Eta hori ençunic Iesus parti cedin handic vnci batetan leku desertu batetara appart: eta ençunic gendetzeac oinez iarreiqui içan çaizcan hirietaric.
14Eta ilkiric Iesusec ikus ceçan gendetze handibat eta compassione har ceçan heçaz, eta hayén arteco eriac senda citzan.
15Eta arrats aldean ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Leku desertua duc haur, eta ordua ia iragan, eyec congit gendetzey, burguètarát ioanic iateco eros deçatençat.
17Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen.
18Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna.
19Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey.
20Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric.
21Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe.
22Eta bertan Iesusec bortcha citzan bere discipuluac vncian sartzera, eta haren aitzinean berce aldera iragaitera: populuari congit lemon bizquitartean.