10Ecen anhitz sendatu vkan çuen, hala non afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecatençat.
11Eta spiritu satsuéc hura ikusten çutenean, haren aitzinera bere buruäc egoizten cituztén, eta oihu eguiten çuten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain
12Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez leçatençat.
13Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana.
14Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta predicatzera igorteco:
15Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco, eta deabruén campora egoizteco.
16Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:)
17Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac)
18Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa,
19Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.
20Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten.
21Eta haur ençun çutenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten çuten, çoratu cela.
23Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque.
24Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura.
25Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura.
26Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.
27Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça: eta orduan haren etchea pillaturen du.