10Iaincoaren gratia niri eman çaitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec beçala fundamenta eçarri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen.
12Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto:
13Batbederaren obrá manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obrá nolaco daten, suac phorogaturen du.
14Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du.
15Baldin cembeiten obrá erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz beçala.
16Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?
17Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin badeça, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete çuec.
18Ezteçala nehorc bere buruä seduci: baldin cembeitec vste badu çuen artean çuhur dela mundu hunetan, erho eguin bedi, çuhur dadinçát.
19Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian.
20Eta berriz, Iaunac ezagutzen du ecen çuhurrén pensamenduac vano diradela.
22Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gauçaric, bada ethorthecoric, guciac dirade çuen: eta çuec Christen, eta Christ Iaincoaren.