1 Ainençaçue supporta appurbat neure erhogoán, baina aitzitic supporta neçaçue.
2Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát:
3Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.
4Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete.
5Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago içan.
6Eta baldin idiot banaiz-ere minçoan, ez ordea eçagutzean: aitzitic guciz gauça gucietan manifestatu içan gara çuetara.
7Ala falta eguin dut neure buruären beheratzean, çuec altcha cindeiztençat? eta ceren dohainic Iaincoaren Euangelioa predicatu baitrauçuet?
9Eta çuequin nincenean, eta beharra nuenean eznaiz nagui içan eguitecoan nehoren caltetan: ecen ni falta nincena supplitu vkan dute Macedoniaric ethorri içan ciraden anayéc, eta beguiratu içan naiz eta beguiraturen deusetan-ere çuen carga içatetic.
10Christen eguiá da nitan, ecen gloriatze haur eztela boçaturen enetzat Achaiaco regionétan.
11Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.
20Ecen suffritzen duçue baldin nehorc suiectionetan eçarten baçaituztez, baldin nehorc iresten baçaituztez, baldin nehorc çuena edequiten badrauçue, baldin nehor gaineancen bada, baldin nehorc beguithartean ioiten baçaituztez.
21Desohoreren araura diot, gu indar gabe içan baguinade beçala, aitzitic certan-ere nehor hardit baina (erhoqui minço naiz) hardit naiz ni-ere.