1 Baina haur neuror baithan deliberatu vkan dut, çuetara tristitiarequin berriz ez ethortera.
2Ecen baldin nic contrista baçaitzatet, nor da ni aleguera nençaqueenic, niçaz contristatu liçatequeen bera baicen?
3Eta haur bera scribatu vkan drauçuet, ethor nadinean tristitiaric eztudançát alegueratu behar nincenetaric: çueçaz gucioz fidaz ecen ene alegrançá, çuen guciona dela.
4Ecen afflictione eta bihotz herstura handitan scribatu drauçuet, anhitz nigar chortarequin: ez contrista cindeiztençát, baina eçagut cineçatençát çuetara dudan charitate gucizco abundanta.
5Eta baldin norbeit tristitiaren causa içan bada, eznau ni contristatu, baina aldez (hura cargago ezteçadan) çuec gucioc.
6Asco du harc anhitzez eguin içan çayon reprotchu hunez.
7Hala non contrariora barka diecoçuen aitzitic, eta consola deçaçuen, tristitiaren handieguiz irets eztadinçát hura.
8Harren othoitz eguiten drauçuet, confirma deçaçuen hura baithara charitatea.